ICEA Zarautzen: "Krisia ekonomiaren berregituraketa bat, gehiago dutenen aldekoa"
iberia |
economy |
news report
Tuesday December 21, 2010 06:59
by ICEA

Abenduaren 1an Ekonomi Zientzia eta Autogestioaren Institutua – ICEA-k “Krisi ekonomikoa eta alternatiba autogestionarioak” hitzaldia eman zuen Zarautzeko Putzuzulo gaztetxean, Gipuzkoako CNTk antolaturiko Jardunaldi Anarkosindikalistetan.

Hizlariak finantza krisiaren jatorriari buruz eta ekonomia errealera izan duen translazioa sarrera bezala azaldu zuen, espainiar estatuan maila ezberdinetan (arlo ekonomikoan, gizarte arloan …) izan duen eragina aztertuz.
Azaldu ziren hainbat elementuen artean, gobernuak adosturiko doitze planak egon ziren, neurri hauen helburua finantza sektorean zentratu direla azpimarratuz, alor soziala alde batera utziz. Pribilegiatu hauen (finantza sektorea) alde egiteak ez dela bakarrik etorri, herriaren aurka egin baita: erretiro adinaren luzapena, pentsioen izozketa, lan erreforma, kontsumoaren gaineko zerga igoera…
Azkenik, zenbait alternatiba autogestionario aztertu ziren, beste batzuen artean, banka etikoa eta kooperatibistoa Mondragon Taldetik at.
http://iceautogestion.org/index.php?option=com_content&...ng=es
http://www.cnt.es/noticias/jornadas-y-exposicion-sobre-...rautz
This page has not been translated into Other yet.
This page can be viewed in
English Italiano Deutsch