user preferences

New Events

Iberia

no event posted in the last week

Irailaren 29: aukera eta erronka

category iberia | workplace struggles | opinion/analysis author Monday September 27, 2010 21:06author by Manu Garcíaauthor email lacanadiense1919 at hotmail dot com Report this post to the editors

Europar Batasuna osatzen duten lurraldeetatik Espainiar estatua da egoera ekonomiko zailenetariko bati aurre egiten ari dietenetariko bat. Krisialdia bereziki bizia eta iraunkorra izaten ari da, eta bere ondorioak kontu publikoen defizitaren hazkundean, lan eta bizi baldintzen hondamenean eta lanpostuen suntsipen bizkorrean nabarmentzen hasiak dira, eraikuntzatik (boom urteetan amaigabeko hazkunde baten ilusioa elikatu zuen sektorea) hasita eta egitura ekonomikoaren osotasunera zabalduz.
cnthuelga29s.jpg

Europar Batasuna osatzen duten lurraldeetatik Espainiar estatua da egoera ekonomiko zailenetariko bati aurre egiten ari dietenetariko bat. Krisialdia bereziki bizia eta iraunkorra izaten ari da, eta bere ondorioak kontu publikoen defizitaren hazkundean, lan eta bizi baldintzen hondamenean eta lanpostuen suntsipen bizkorrean nabarmentzen hasiak dira, eraikuntzatik (boom urteetan amaigabeko hazkunde baten ilusioa elikatu zuen sektorea) hasita eta egitura ekonomikoaren osotasunera zabalduz.

Estatuaren kutxak betetzeko eta ekonomia suspertzeko Gobernuak eta bere aholkulariek aurkeztutako egokitzapen neurriek haien pisu osoa langileriaren gainean jartzen dute, soldaten jeitsierak, pentsioen murrizketak, langabeziaren prestakuntzen errekorteak eta langileen erakundearen trabak zein pribatizazioak eraginez.

Berez, estatua paralitzatzeko CCOO, UGT eta sindikalismo borrokalariek (bere nagusitasunean bi erakunde hauetatik kanpo antolaturikoa) proposaturiko mugimendu sindikalarenaren ezgaitasuna ere zalantzan jartzen da. Izan ere, sindikalizazio goreneko maila duen sektoreak, lanean estabilitate haundiagoa duena eta gobernuaren aldetik eraso zuzen bat jaso duena (duela hamarkada asko ematen ez zen soldata murrizketa). Funtzio publikoak ia ez zuen pasatutako ekainaren 8rako prestaturiko greba sektorial orokorra bultzatu ere egin. Ez zen afiliatu sindikalen gehiengoa ere greban agertu eta haren antolatzaileek ez zituzten zigortu ere egin.

Eskuinak eragindako giza eta kultura erasoa eta bere balioak, langileriaren ideologia zein antolakuntza desarmearekin bat etorri dena (Europa osoan berehala hedatu den fenomeno bat), eta biztanleria aktiboaren %20 inguruko langabezia duen gizarteak somatzen duen lanetik bidaltzearen beldurra, aurka jokatzen duten faktoreak dira, ez bakarrik hurrengo greba orokarraren arrakastari begira, baizik eta etorkizuneko herri mugimenduaren berpizkundeari dagokionez ere.

Ezkerrak orokorrean eta libertarioek bereziki behekaldeko mailakoen erakundeak eta kultura solidarioa birkonpontzeko aurretik bidaia luzea dugu egiteke. Hasteko sektakeria eta geure kapera politikoen miopiarekin bukatu beharko genuke, bateratzeko eta antolakuntza ereduak finkatzeko gai izan beharko genuke, geure feudo partikularrak alde batera utzita, hauek erdiko maila sozialaren desmoralizazioa, desengainuan eta bakarkeria bultza baitezakete.

Lehenengo pauso bezala oso garrantzitsua litzateke honako greba orokorra arrakastatsua izan zedin eta irailaren 29an karriketan nahiz lanpostuetan Zapaterok ezarririko neurrien (banketxeei eta patronalari besterik ez datozkienak ondo) eta Alderdi Popularrak antolaturiko neurri gogorren aurkako erantzuna jendetsua izan dadin. Horretaz gain, aipaturiko neurriek erantzun gogorrenari joko egiten diote, Alderdi Popularrak antolaturikoa, Alderdi Sozialistaren porota politikoki kapitalizatuko duena, “Estatuaren arduraren alde”ko ariketa buru-eraile batean bere herri oinarri tradizionala deusezten ari duena eta frankismoaren oinordekoei eskura eskeintzen ari diena. Gainera, aurrekoak gobernuaren eta, jakina, grebaren aurkakoak dira, higadura estrategia baten barruan mugitzen direlarik.

Grebara jende gutxi joan ezkero, porrota ez da bakarrik antolatzaileena izanen (CCOO eta UGT), maila sozial osokoa baizik. Ez ditu bakarrik CCOO eta UGT oraindik ere gehiago hondoratuko, langileak izugarri uzkurtuko ditu gainera... eta hori patronalak aprobetxatzen du beti.

Greba arrakastatsua bada, ordea, sari hori langileena izanen da, geure arteko indarren batuketa bat adieraziko baitu, eta hortaz etorkizunerako irabazi bat. Honela, ez da sindikalismo burokratikoaren irabazirik izanen, borrokalariarena baizik. Aukera bat dugu aurretik, geure erantzuna horren araberakoa izan dadin orduan!

Manu García


22 Iraila 2010

This page can be viewed in
English Italiano Deutsch
© 2005-2024 Anarkismo.net. Unless otherwise stated by the author, all content is free for non-commercial reuse, reprint, and rebroadcast, on the net and elsewhere. Opinions are those of the contributors and are not necessarily endorsed by Anarkismo.net. [ Disclaimer | Privacy ]