user preferences

New Events

Iberia

no event posted in the last week

Upcoming Events

Iberia | Miscellaneous

No upcoming events.

Anjel Figueroa gogoan zaitugu

category iberia | miscellaneous | non-anarchist press author Friday March 22, 2013 06:49author by Algortako herritarrak Report this post to the editors

Atzo iluntzean, 800 lagun baino gehiago batu ginen Anjel Figueroaren heriotza salatu eta preso politiko gaixoak orain aska ditzatela aldarrikatzeko.

Hona hemen irakurritako idatzia:

Agur eta Ohore, Anjel!

Minak eta amorruak batu gaitu gaurkoan hemen. Gure herrikide Anjel Figueroa preso politiko gaixoa atzo zendu zen etxean espetxeratze arindu egoeran, 41 urte baino ez zituela.

Lehenik eta behin doluminak eta elkartasun guztia adierazi nahi diegu bere senide, lagun eta hurbilekoei.

Internazionalista zen Anjel. Beste herri batzuetan egonda sakonago ezagutzea tokatu izan zaigu. Adibidez, Argentinan egonda diasporako kideek egindako presoei gutunkada batean, han zegoen eta erreferentziaz ezagutzen zuen beste algortar baten eskuetan, hamarna gutun artean, Anjelena jauzi zenean. Gutunaren azalean, Aixerrotako labarra, landak… Edota Kuban ibili zenean euskal brigada internazionalista batean.

Auzolanaren defendatzaile sutsua zen ere, gure Anjel. Sarritan entzun diogu sasoi bateko Euskal Herriko auzolana hura, asanblearioa, hitza guztiei zabalik, lana denon artean egitekoa…

Anjel zirikatzaile eta ironikoa zen. “Kartzelero” deitu zion kartzelero bateri, auzitara jo eta irabazi egin zuen, etsaiaren terrenoan ere “kartzelero” deitzeko eskubidea. Hortik aurrera esaten omen zion “ez baduzu nahi kartzelero deitzerik utzi zure kartzelan lan egiteari”.

Txikiaren maitale eta erreibindikatzailea zen Anjel. Kalera ateratako bere lanetako batean, mugimendu independentistaren hausnarketa kritikoa egiten zuen, hirietan ematen diren harremanak oso zailak zirela eta benetako iraultza bat egiteko. Herri txikietatik hasi beharra zegoela esan egin zuen, batean edo bestean.

Militantea zen Anjel. Gorputz eta arimez. Horregatik hartu zuen hartu zuen konpromisoa. Militanteok ditugu, gure ibilian irabazi eta galerak, garaipenak eta derrotak, kolektiboak eta indibidualak. Baina, bene-benetan, bere errotik sentitzen zuen, pentsatzen zuen itotzen gaituen gizarte hau aldatu eta libre, euskaldun, sozialista bat eraiki beharrean gaudela.

Bakarrik sentitu omen izan da Anjel, azken sasoietan. Hala esan dosku familiak, eta hala esan omen du berak ere. Ikas dezagun horretatik, babes dezagun gure burua, maita gaitezen beharra dugunean, hitz egin dezagun, tartea hartu beste barik egoteko, filosofatzeko, batera izateko, kide sentitzeko.

Ez dugu ahaztu behar heriotza hau espetxe politika hiltzaile baten ondorio zuzena dela. Bere amama hil zuen espetxe politikaren ankerkeria berak areagotu zuen Anjelen gaixotasuna, zoritxarrez denok bildu gaituen egoerara eraman duen arte.Betira arte Anjel. Maite zaitugu.

Related Link: http://borrokagaraia.wordpress.com/2013/03/16/anjel-figueroa-gogoan-zaitugu/

This page has not been translated into Other yet.

This page can be viewed in
English Italiano Deutsch
© 2005-2024 Anarkismo.net. Unless otherwise stated by the author, all content is free for non-commercial reuse, reprint, and rebroadcast, on the net and elsewhere. Opinions are those of the contributors and are not necessarily endorsed by Anarkismo.net. [ Disclaimer | Privacy ]