user preferences

New Events

Iberia

no event posted in the last week
Recent articles by Arritxu Santamaria eta Santi Merino
This author has not submitted any other articles.
Recent Articles about Iberia Crime Prison and Punishment

Comunicado respecto a los informes policiales de orientación política ... Mar 16 13 by Confederación Sindical Solidaridad Obrera

Se señalan Jan 10 13 by Borroka Garaia

Congreso de ratones May 21 12 by Borroka Garaia

Gutxienezko demokratikoen bidean, AMNISTIA ERE HELBURU

category iberia | crime prison and punishment | non-anarchist press author Tuesday January 08, 2013 00:55author by Arritxu Santamaria eta Santi Merino - EEK Report this post to the editors

Gure eremu geografikoan, duela hainbat mendetatik hona, bizi izan den jendartearen berezko eginkizun politiko, kultural zein ekonomikoen zapalkuntza eta asimilazio prozesuaren erroak oso aspaldikoak dira eta modu askotan azaldu dira historian. Prozesu luze horren aro modernoa, hurbila, 1936ko gerran hasi zen; diktadurak bultzatutako genozidioan eta Estatu Terrorismoan ezarri behar da, hain zuzen ere. 1936tik aurrera ez da izan, ezta urte bat ere Euskal Herrian, preso politikorik gabe. Euskal gatazkaren “aro modernoaren” data ezartzerakoan, datu hori adierazgarria da.

1977ko amnistia legeak gizateriaren aurkako krimenen eta estatu krimenen inpunitatea ekarri zuen eta ez borrokalari antifaxisten eskubideen itzultzea. Haientzako indultu soil bat izan zen. Harekin batera, Frantzia eta Espainiarekin mendeetan izan den gatazkaren luzapenari kondenatu gintuzten. Euskal Herriaren ukazio nazionalaren jarraipenetik erregimen totalitarioekin haustura ezak, egun “demokrazia diktatoriala” ekarri du. Legeak etengabe aldatuz presoen zigorrak, bizimodua eta eskubideak, bakarrik sistema diktatorial batek ezarri dezakeen egoera batera eraman gaitu. Delituen zerrenda modu bidegabean moldatu du, torturapean lortutako adierazpenak erabili ditu eta frogak zein epaiketak sarri berme juridiko-demokratikorik gabe eraiki.

Gatazkaren konponbidea ukatu eta Euskal Herriaren eskubide zibil eta politikoak lortu ahal izateko borrokatu diren militanteek preso segitzen dute. Espainian, 1978an hasitako demokrazia neoliberalaren erregimenak, argi azaldu du, behin eta berriz, PP zein PSOE ren ahotik, estatu espainolak ez duela gure etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea gauzatu dadin inongo asmorik. Alta, bere esku dagoen guztia egingo du eskubide hori gauzatu ez dadin. Eta Frantziak, Espainiarekin dituen hainbat interes estrategiko, ekonomiko zein geopolitiko direla medio, men egiten dio Espainiak marrazten duen bide-orriari.

Estatu espainolak zein frantsesak, nazioarteko eragile batzuen aholkuak gutxietsiz, ukazioa eta errepresioa aukeratu dute konponbide demokratikoari muzin eginez, beraz Euskal Herriak lanean jarraitu beharko du demokratikoak eta legitimoak diren eskubideak lortu arte.

Honek, gure ustez, borrokari uko egiten ez zaion bitartean, atxiloketa eta errepresioa areagotu egingo du. Beti izan da horrela. Erregimen autoritario hau gainditzen ez den bitartean, historian beti gertatu izan den bezala, ez dugu lortuko preso politikoek beraien eskubideak berreskuratu ditzaten, beraien ohorea, duintasuna eta baloreak berrezarriak izan daitezen.

Gatazka politiko honek eragin dituen preso eta iheslarientzat AMNISTIA egon behar du. Horretarako, Espainiako eta Frantziako legedien aldaketak eman daitezen, indar korrelazioak suspertzen ahaleginduko gara. Bitartean, presoak Euskal Herriratzea, gaixorik daudenak eta zigorraren hiru laurdenak bete dutenak askatzea, eta oro har presoen aurkako salbuespen legediak bertan behera uztea exijitzen dugu. Bake Prozesua saihestezina eta alde guztietakoa izan dadin borrokatuko gara. Baina egun azpimarratu behar dugu aldebakartasuna ezin dela ulertu soilik etsai politikoari etengabe eskatzen duena emateko ariketa soil bat bezala. Ukatzen diguna ere, aldebakartasunatik, borrokatu eta eskuratu behar dugu.

Bukatzeko, gure errespetua adierazi nahi diegu gatazkak eragin dituen biktima guztiei, eta biktimaz ari garenean, jakina, genozidak eta gizateriaren aurkako kriminalak espreski baztertzen ditugu, eta argi esaten dugu zor zaiela, nazioarteko legediak aitortzen dien Egia, Justizia, Erreparazioa eta berriro horrelakoak ez gertatzeko bermeak. Honekin batera, ordea, argi eta garbi esan nahi dugu genozidio frankista eta estatu terrorismoa, tortura eta errepresio bortitza pairatu duten biktimak direla, bereziki, Egia, Justizia eta erreparaziorik gabe geratzen ari direnak. Estatuak burututako gehiegikeriak eta krimenak zigorrik gabe gelditzen ari dira. Horregatik bat egingo dugu Egia, justizia eta erreparazioa lortzeko lanean ari diren estatuko eta bereziki Euskal Herriko talde guztiekin. Euskal Herriko Egiaren Batzordea da, une honetan, gai hauetan urratsak ematen hasteko tresna eraginkorrena.

Related Link: http://borrokagaraia.wordpress.com/2013/01/07/amnistia-ere-helburu/
This page can be viewed in
English Italiano Deutsch

Front page

South Africa: Historic rupture or warring brothers again?

Declaración Anarquista Internacional: A 85 Años De La Revolución Española. Sus Enseñanzas Y Su Legado.

Death or Renewal: Is the Climate Crisis the Final Crisis?

Gleichheit und Freiheit stehen nicht zur Debatte!

Contre la guerre au Kurdistan irakien, contre la traîtrise du PDK

Meurtre de Clément Méric : l’enjeu politique du procès en appel

Comunicado sobre el Paro Nacional y las Jornadas de Protesta en Colombia

The Broken Promises of Vietnam

Premier Mai : Un coup porté contre l’un·e d’entre nous est un coup porté contre nous tou·tes

Federasyon’a Çağırıyoruz!

Piştgirîye Daxuyanîya Çapemenî ji bo Êrîşek Hatîye li ser Xanîyê Mezopotamya

Les attaques fascistes ne nous arrêteront pas !

Les victoires de l'avenir naîtront des luttes du passé. Vive la Commune de Paris !

Contra la opresión patriarcal y la explotación capitalista: ¡Ninguna está sola!

100 Years Since the Kronstadt Uprising: To Remember Means to Fight!

El Rei està nu. La deriva autoritària de l’estat espanyol

Agroecology and Organized Anarchism: An Interview With the Anarchist Federation of Rio de Janeiro (FARJ)

Es Ley por la Lucha de Las de Abajo

Covid19 Değil Akp19 Yasakları: 14 Maddede Akp19 Krizi

Declaración conjunta internacionalista por la libertad de las y los presos politicos de la revuelta social de la región chilena

[Perú] Crónica de una vacancia anunciada o disputa interburguesa en Perú

Nigeria and the Hope of the #EndSARS Protests

How Do We Stop a Coup?

Aλληλεγγύη στους 51 αντιφασίστες της Θεσσαλονίκης

© 2005-2021 Anarkismo.net. Unless otherwise stated by the author, all content is free for non-commercial reuse, reprint, and rebroadcast, on the net and elsewhere. Opinions are those of the contributors and are not necessarily endorsed by Anarkismo.net. [ Disclaimer | Privacy ]